Heriotza aipatzean agertzen den emozio nagusienetako bat BELDURRA izaten da.
Erlijioek heriotzaren aurrean egoki kokatzeko baliabideak eman arren, Euskal Herrian mendeetan eta mendeetan, eliza katolikoak heriotzaren inguruan beldurra erabili du. Eta gaur egun, horretatik libre gaudela pentsatu ahal dugun arren, bizi garen ikus-entzunezko kulturak heriotzaren inguruko beldurra areagotzeko produkzio bikaina sortu du.
Eta ikus-entzunezkoek, elizetan margotzen ziren pinturek baino indar gehiago dute gure inkontzientean… eta kontzientean