Hil Argi Elkartetik “Bertso-ipuin bat zuretzako” egitasmoa sortu genuen bertsolari talde batekin, zaintza aringarrietan zeuden haurrei, haurrak berak aukeratutako pertsonaia, egoera eta bestelako elementuekin bertso-ipuin bat sortu eta eskaintzeko. Ezagutu genituen ume Handi-Handi batzuk, eta beraientzat bertso-ipuinak sortu, baina berehala konturatu ginen zaila izango zela egitasmoak aurrera egitea, ZAINTZA ARINGARRI PEDIATRIKOAK GARATU GABE DAUDELAKO GUREAN…