Mendeetan, eliza barruan edo inguruan egiten ziren ehorzketak, baina Hego Euskal Herrian XVIII. mendean sortu ziren izurriteen ondorioz, Gaztelako erregeak hilerriak herritik kanpo eraikitzeko agindua eman zuen. Mendeak pasatu behar izan ziren udalek agindu horiei kasu egiteko: XIX. mendekoak dira herrietatik kanpoko aldean ditugun hilerri gehienak… eta oraindik ere gehienek estetika eta ohitura antzekoekin jarraitzen dute.