Baliabideak

HeriotzaGai - Tabuak apurtzen

Tabua eta beldurra apurtzeko hitz egin beharra dago

Heriotza gai bezala hartu eta besterekin zein norbere buruarekin hitz egitea, irakurtzea eta ideiak argitzen joatea ezinbestekoa dela uste dugu. Heriotzaren inguruan, mugak ere izan arren, asko baitago erabakitzeko eta aukeratzeko. Heriotzaren aurrean herritar ahaldunduak izatea ezinbestekoa dela uste dugu.

Heriotzaren inguruko ezagutza itsaso zabala da eta talaia ezberdinetatik hurbildu gaitezke: psikologia, medikuntza, soziologia, filosofia, erlijioa, antropologia…. Alor hauetan guztietan hamaika baliabide daude eskura.

Hemen, oinarrizko aipu batzuk besterik ez ditugu jaso. Etorkizunean baliabidez osatzen joango gara.

Heriotza prozesuaren zaintza: Zaintza aringarriak jasotzeko eskubidea

Bide-urratzaileak Cicely Saunders eta Elizabeth Kübler-Ross izan ziren. Heriotzaren inguruko ezagutza zabaltzen hasi ziren lehenengotarikoak izan ziren eta beraiek idatzitakoak oso interesgarriak dira.

Hasteko, oinarrizko hiru liburu:

  • Kathryn Mannix. With the End in Mind. Hachette, 2017
    – Gaztelaniaz: Cuando el final se acerca. Siruela, 2018
    Frantsesezko bertsiorik ez dugu aurkitu.

  • Marie de Hennezel: La mort intime. Laffont, 1995
    – Gaztelaniaz: La muerte íntima. Plaza & Janes, 1997 (Agortuta, liburutegietan)

  • Iosu Cabodevilla. Guía NO farmacológica de atención en enfermedades avanzadas: cuidados paliativos integrales. Descleé de Brouwer, 2014.
    – Ez dago frantsesezko itzulpenik.

Norbere erabakiak hartzeko eskubidea

Elkarte nagusienen webguneetan norbere erabakien zaintzari buruzko hainbat baliabide eta informazio aurki daitezke:

Eta prentsako artikulu interesgarri bat, jaiotza eskubideen aldeko ekintzaile Sheila Kitzingerren heriotzaren inguruan:

Heriotzarako heziketa: haurren zaintza

Doluaren zaintza

Profesionalen eta norbait galdu duten senideen elkarrizketak biltzen ditu dokumental honek, heriotzaren inguruko bizipenak eta esperientziak maisuki bilduz:

Hil ondorengo zaintza

Munduan zehar dauden ohiturak aztertu eta gaur egun mendebaldean hildakoen inguruan zabaldu den asepsiaren azterketa ausarta da hau (COVID-19 krisi aurretik):

  • Caitlin Doughty. From Here to Eternity. W.W. Norton & Company, 2017
    – Gaztelaniaz: De aquí a la eternidad. Capitán Swing, 2018.
    – Frantsesezko bertsiorik ez dugu aurkitu.