Hil Argi Elkartea heriotzaren ezagutza zabaltzeko helburua duen elkartea da. Heriotzaren inguruan, maila guztietan, dagoen tabua apurtu eta gai honetan herritarrak ahalduntzen lagundu nahi dugu. Gure ibilbidea egiten hasi gara. Pausuz pausu lerro hauek zabaldu nahi ditugu:
Herrietako taldeen antolaketa
Heriotzaren ezagutza eta kultura zabaltzeko maila eraginkorrenak herria edo auzoa dira. Herri bakoitzean sortu daitekeen taldeari aholkularitza eskaini ahal dio Hil Argi Elkarteak, talde eta herri bakoitzaren izaera kontutan hartuta ekintza posibleak marraztu ahal izateko.
Heriotzaren inguruko omenaldi edo/eta agurrak egiteko informazioa
Heriotza aurreko edo ondorengo momentuetan egin daitezkeen omenaldi edo bestelako agurrek garrantzia handia dute. Azken urteotan omenaldiak eta agurrak egiteko hainbat modu ezberdin sortu dira, eta horietan erabilitako ezagutza bildu eta eskaini nahi du Hil Argi Elkarteak.
Heriotzaren ezagutza zabaltzeko elkarlana
Bizitzaren parte dira jaiotza eta heriotza. Biak. Jaiotzaren inguruko ezagutza zabaltzen joan den moduan heriotzaren inguruko ezagutza zabaldu behar da gizartean, bizia osorik bizi ahal izateko. Gizartearen alor ezberdinetan (osasungintza, hezkuntza, kultura,…) heriotzaren ezagutza zabaltzeko asmoz, beste talde eta erakunde batzuekin elkarlanean arituko da Hil Argi Elkartea.
Hasi berri dugun bide honetan gurekin batera bazkide gisa edo, besterik gabe, egitasmoetan parte hartzeko prest egonez gero, elkarteko ateak irekita dituzu. Jarri gurekin harremanetan.