Antzuolako Herri Eskolak urte luzez jardun du heriotzaren pedagogian eta doluaren pedagogian.
Eskolan bertan gertatutako heriotzek sortutako dolua ondo bideratzeko eta humanitatez jarduteko helburuarekin hasi ziren. Egoerak berak bultzatuta eta hezkuntza integralena eskaintzeko gogoz hasi ziren 90 hamarkadan Antzuolako irakasleak gai honen inguruan ikasten eta formazioak jasotzen. Hezkuntza komunitatean heriotza gogor bat gertatzen denean behar den protokoloa garatu zuten, eta egoera horretan gertatzen diren hainbat eskolei ere laguntza eman die.
Eta horrez gain, egunerokotasunean egin behar den lan sakona ere abiatu zuten, heriotzaren pedagogia eskolan garatuaz: egunerokotasunak berak heriotzaren gaia gelara ekartzen duela aprobetxatuaz (txori bat hilda, hedabideetako albistea,…), eta ikasleen adinaren ezaugarriak zainduta, beraien arteko elkarrizketa eta gogoeta sustatzen dute. Heriotzaren pedagogia, bizitzarako pedagogia baita.