Bilbo-Basurtuko ESIan jaiotzaren inguruko doluari buruzko gida sortu du aditu talde batek.
Psikiatra, pediatra eta obstetra-ginekologo eta emaginek osatutako lan-taldeak egindako elkarlanari esker izan da. eta jaiotzaren inguruko doluan gertatzen denari osasun-alorretik modu integralean erantzuna emateko sortutako gida da.
Hiru zutabe nabarmendu dituzte: konpainia, informazioa eta erabakiak familiak hartzea. Kasu guztietan familiei lasaitasuna eta denbora eman behar zaiela nabarmentzen dute, eta gauzak nahi bezala egiten utzi agurra egiteko orduan.