Txabi Arnal unibertsitate irakasleak haur literaturaren bidez haurrekin heriotzaz hitz egin daitekeela irakasten diete etorkizunean irakasle izango direnei, Euskal Herriko Unibertsitateko Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean.
Haur literaturan dauden altxorrak ezagutarazi – bera ere sortzailea da – eta haurrekin heriotzaz hitz egiteko tresna eraginkorra dela irakatsi du Txabi Arnalek. Heriotzaren pedagogian eta doluaren pedagogian ezinbesteko tresna baita literatura.
Hezkuntza Fakultateetan heriotzaren pedagogia eta doluaren pedagogia irakasteko deia egiten dugu. Bizitzarako pedagogia baita.