Oiartzunen Atsolorra ospatzen dute 2016tik. Jaiotzan hil diren haurrak ere kontutan hartzen dute jaia ospatzerakoan, beraiei ere naturaltasun osoz lekua eginez.
Atsolorra, Euskal Herriko jaiotza erritua da. Oiartzunen, ohitura hau berreskuratzeko asmoz, Oiartzungo Udalaren laguntzaz, urte horretan jaiotako gurasoekin antolatzen da Atsolorra. Bertan parte hartu nahi duten haurrek eta gurasoek, jaioberria erroldatzean izena eman dezakete. Informazio gehiago
Herri askotan egiten dira urtean zehar jaio direnentzat ongi-etorri ekintzak. Hil diren haurrak ere kontutan izatea ezinbesteko jarrera dela uste dugu.