Gaixo diren haurren ondoan egon dira beti, eta hil direnean ere ondoan egon dira, haurrak bere handitasunean gogoratu eta familiaren mina goxatzen.
Eta horrez gain, “Amaren intxaurrak” sorkuntzaren bidez Euskal Herri osoan zehar ibili ziren, Marimototsek ama nola galdu zuen eta zer sentitzen zuen kontatzen, eta heriotzaz haurrekin hitz egiteko naturaltasuna sustatzen. Herri bakoitzean intxaurrondoa landatu zuten, hil diren gure pertsona maiteei omenaldia egiteko.
Gehiago Gara jarrera berezkoa dute.