Heriotzaren inguruko haur literatur eta ezagutza lanak bildu dituzte urte luzez, eta gai honen inguruan bildumarik osatuena eraiki dute. Heriotzaz haurrekin hitz egiteko baliabide guztiak jarri dituzte eskuragarri, edozeinentzat, liburutegi arteko maileguaren bidez.
Tolosako Haur Liburutegiak gaiarekiko sentsibilizazioa eta bilduma osatzeko jarritako arreta eta ahalegina handiak izan dira.
Haur liburutegiak, edo liburutegi publikoetako haur sailak eragile handiak dira heriotzaz haurrekin hitz egiteko edo haurren heriotzaren inguruko baliabideak eskaintzeko. Jakin dakigu gai hau beste liburutegi askok ere landu dutela, eta etorkizunean haien berri ere emango dugu.