Gurutzetako Pediatriako Etxeko Ospitalizazioko Unitateak (Bilbo) osasun asistentzia integrala eskaintzen die bizitzaren amaieran dauden haur eta beraien familiei. Unerik eta zailenetan familiak humanitatez jaso eta haurraren eta bere ingurukoen bizi kalitatea hobetzen saiatzen dira.
Horrez gain, Gurutzetako unitate aringarrien eredu arrakastatsua erreferentziatzat hartu da Euskadiko Pediatriako Zainketa Aringarrien Plan berriaren garapenean, eta plan horretan erreferente eta buru dira Jesus Sanchez unitateko pediatra arduraduna eta bere lan taldea.