Badira ikusezinak izanda ere, badaudenak. Izan zirenak eta gugan bizi-bizirik maitasuna indartzen eta etengabe erakusten darraitenak. Gure umeak hil ziren, joan ziren gure albotik, baina haiei esker Gehiago Gara. Hauxe da gure ekimenaren izena eta izatea.
Haurrak hiltzen zaizkigunean sortzen den min handiari gehitzen zaio sarritan gizartean ematen den isiltasunak eta naturaltasunez jarduteko ahalmen ezak eragiten duen mina.
Soberan dagoen min hori gainditu nahi dugu Gehiago Gara ekimenaren bidez, eragile bakoitzak bere alorrean haurren heriotza, eta heriotza haurrekin, naturaltasunez eta humanitatez bizi izateko jarrerak bultzatuz:
… eta isiltasuna eta ezintasuna gainditzen laguntzen duten beste edozein jardun gauzatzen.
Badagoelako bidea erraztu dezakeen modurik. Eta, betiko legez, gauza txikiak eginez gauza handiak lor daitezkeen itxaropena dugulako.
Ekimena abiatzen dugun honetan, Gehiago Gara jarrerarekin jardun duten elkarte eta erakundeak aitortu nahi ditugu. Eta ziur gaude gehiago garela.
Horregatik, deia luzatzen dizuegu Gehiago Gara jarrera hartu duzuenori, gai honen inguruan duzuen esperientzien berri eman eta elkarrekin guztiok ikas dezagun.
Isiltasuna eta ezintasuna baino GEHIAGO GARELAKO, eta zuekin batera GEHIAGO IZANGO GARELAKO.
Antzuolako Herri Eskola
Antzolako Herri Eskolak heriotzaren eta doluaren pedagogian urte luzez jardun du.
Gehiago irakurriGurutzetako Pediatriako Etxeko Ospitalizazio Unitatea
Gurutzetako Pediatriako Etxeko Ospitalizazioko Unitateak osasun asistentzia integrala eskaintzen die bizitzaren amaieran dauden haur eta beraien familiei.
Gehiago irakurriOiartzungo Udala. Atsolorra jaia
Oiartzunen jaio berri diren haurrei ongi-etorri jaia antolatzerakoan, hil diren haurrak ere kontutan hartzen dituzte.
Gehiago irakurriPirritx, Porrotx eta Marimotots
Heriotzaz haurrekin hitz egin daitekeela erakutsi dute, eta haurrak hil direnean ere ondoan egon dira, haurrak bere handitasunean gogoratu eta familiaren mina goxatzen.
Gehiago irakurriGasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (EHU)
Txabi Arnalek haur literaturaren bidez haurrekin heriotzaz hitz egin daitekeela irakasten diete etorkizunean irakasle izango direnei.
Gehiago irakurriTolosako Haur Liburutegia
Heriotzaren inguruko haur literatur eta ezagutza lanak bildu dituzte urte luzez, eta gai honen inguruan bildumarik osatuena eraiki dute.
Gehiago irakurriBilbo-Basurtuko ESIko lan-taldea
Bilbo-Basurtuko ESIan jaiotzaren inguruko doluari buruzko gida sortu du aditu talde batek.
Gehiago irakurri