EUSKO JAURLARITZAKO OSASUN SAILARI ETA HERRITARREI GUTUN IREKIA
“Echamos de menos” plataformako erakundeek – 2025eko ekaina
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta herritarrei:
Echamos de Menos plataforma herritarra eta profesionala osatzen dugun Euskal Autonomia Erkidegoko zainketa aringarriekin lotutako osasun, gizarte eta komunitate arloko erakundeek sinatzen dugun gutun ireki honetan, Osasun Sailak berriki emandako erantzun instituzionalaren aurrean publikoki adierazi nahi dugu gure jarrera, zainketa aringarri pediatrikoen egoerari zehazki dagokionez, eta gure hausnarketa, zainketa aringarrien egoera orokorrari dagokionez.
Osasun-sistemak aurrerabide bat iragarri izana baloratzen dugu, profesionalen lan-ordutegitik kanpo egindako ezohiko esku-hartzeak ordainduz eta arreta-protokoloak ezarriz. Hala ere, eta Osasun Sailak bere proposamenen xehetasunak zehaztu arte, uste dugu orain arte mahai-gaineratutakoa ez dela egiturazko irtenbide bat, egoera zehatz baten aurreko neurri puntual bat baizik. Krisi honek agerian utzi duena zerbait sakonagoa da: haurrentzako eta helduentzako zerbitzu unibertsala, ekitatiboa eta egonkorra eskainiko duen zainketa aringarrien sare publikorik ez dagoela.
Aspalditik gabiltza jakinarazten, proposamen, analisi eta agerraldi publikoen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan zainketa aringarri integralak lortzeko baliabideak, ekipoak eta egiturak falta direla. Gure helburua argia da: pertsonaren adinaren, patologiaren, posta-kodearen eta isolatutako profesionalen ahalegin heroikoaren mende egongo ez den zainketa aringarrien sistema bat eraikitzea.
Zainketa Aringarri Pediatrikoen Estrategia Nazionalak ezartzen duenez (Espainiako Osasun Ministerioa, 2014), autonomia-erkidego guztiek talde egonkorrak, etxeko arreta eta 24/7 estaldura izan behar dituzte. Euskal Autonomia Erkidegoak, gaur egun, ez ditu baldintza horiek betetzen.
Horrez gain azpimarratu nahi dugu, haur edo nerabe baten heriotza, definizioz, Konplexutasun Handiko Egoera dela, eta horrela sailkatzen dela Osakidetzak erabiltzen duen IDC-Pal tresnan. Beraz, zainketa aringarri pediatrikoak behar dituzten pertsona guztiek orain agindu den 24/7 arreta jasotzeko benetako aukera izan beharko luketela ulertzen dugu.
Guzti horregatik:
- Espainiako eta nazioarteko estandarrak beteko dituen zainketa aringarrien sare publiko bat premiaz martxan jartzea aldarrikatzen dugu.
- Euskal Autonomia Erkidegoan zainketa aringarrien sistemak duen errealitatea ezagutzeko datu zehatzak eta gardentasun instituzionala eskatzen ditugu.
- Lan-taldeen burn-outa eta gainkarga emozionalaren aurkako prebentzio-neurriak eskatzen ditugu.
- Herritar helduen eta zaharren arreta aringarri integrala ere bermatzea eskatzen dugu.
- Osasun Sailari bilera formal bat eskatzen diogu, gai hauek landu eta proposamenak egiteko.
- Berdintasunean, akonpainamenduan eta duintasunean oinarritutako osasun publikoarekin dugun konpromisoa berresten dugu.
Hau ez da salbuespenezko egoera bat. Egiturazko gabezia da. Urtero, dozenaka haur, heldu eta adinekoengan eragina dauka, bai eta haien familiengan ere, merezi eta behar duten laguntza aringarririk jasotzen ez dutelako. Deigarria da Euskal Autonomia Erkidegoa, estatuko erkidego aberatsenetakoa izan arren, herritar ahulenetakoak artatuko dituen zainketa aringarrietara baliabide gutxien bideratzen dituenetako bat izatea.
Gutun honekin batera gehitzen dugu zainketa aringarrien prekarietate-egoera aztertu eta egiturazko irtenbideak proposatuz Eusko Legebiltzarreko Osasun Mahaian 2025eko apirilaren 7ko agerraldian aurkeztu genuen dosierra.
Elkarlanerako prest jarraitzen dugu. Gure proposamenak entzungo direlakoan zain jarraitzen dugu. Eta azken momentura arte zainduko duen gizarte baten alde lanean jarraituko dugu.
—
Gutun honekin bat egiten duten erakundeek banaka egiten dute, nahiz eta gehienak “Echamos de Menos” plataformako kideak izan. Beraiek hala eskatuta, zainketa aringarrietako nazioarteko erreferenteak diren hainbat pertsona gehitu dira.
2025eko ekaina. Atxikimenduen zerrenda:
- ACAMBI – Asociación de cáncer de mama y ginecológico de Bizkaia
- ADELA EH – Federación de Asociaciones de Esclerosis Lateral Amiotrófica de Euskal Herria
- AECPAL – Asociación Española de Enfermería en Cuidados Paliativos
- Al final de la Vida
- ARINDUZ – Sociedad Vasca de Cuidados Paliativos
- ASPANAFOA – Asociación de Padres y Madres de Niñas/os con cáncer de Álava
- Asociación Contra de Cáncer Bizkaia
- Asociación La Cuadri del Hospi
- ASPANOVAS – Asociación de madres y padres de niños, niñas y adolescentes con cáncer de Bizkaia
- BABESPEAN
- BIDEGIN – Servicio de apoyo al duelo y enfermedad avanzada de Gipuzkoa
- BIDASOA ZUREKIN
- BIHOTZETIK – Tolosa Comunidad Compasiva
- Càtedra de Cures Paliatives, Universidad de VIC
- COEGI – Colegio de Enfermería de Gipuzkoa
- Colegio de Trabajo Social de Gipuzkoa
- Colegio de Trabaja Social de Bizkaia
- Comité de Ética asistencial de Bizkaia
- Comité de Ética de intervención social de Bizkaia
- Department of Palliative, Rehabilitation, & Integrative Medicine. Houston
- Eduardo Bruera
- Enric Benito
- Xabier Gomez Batiste
- ESKU HUTSIK – Asociación de duelo gestacional, perinatal y neonatal de Euskadi y Navarra
- Foro de Pacientes
- Fundación Doble Sonrisa
- Fundación Pía Aguirreche
- GETXO BIHOZBERA
- HIL ARGI ELKARTEA
- Paliativos Sin Fronteras
- PEDPAL – Sociedad Española de Cuidados Paliativos Pediátricos
- SECPAL – Sociedad Española de Cuidados Paliativos
- SOPELA ZUREKIN
- SORTARAZI
- UMEEKIN – Federación Vasca de Asociaciones de Padres y Madres de Niños, Niñas y Adolescentes con Cáncer
- Vivir Con Voz Propia
- ZAINBIZI Elkartea
- ZAHARTZAROA
- ZARAUTZ HERRI ZAINTZAILEA