Gehiago Gara ekimenaren barruan, ikastetxeetan Heriotzaren pedagogia garatzeko deia egiten dugu.
Bai aurreko lana, heriotzarik gertatu ez denean egunerokotasunak dakarrena edo bestelako baliabideak erabiliaz haurren barne-baliabideen garatzen duena; eta baita ere doluaren akonpainamendu-pedagogikorako lana, ikastetxean heriotza garrantzitsua gertatzen denerako komunitate bezala egoki jokatzeko bide-orria sortzen eta garatzen duena.
Eta ildo honetan, Hil Argi Elkarteak eta Bizipoza Elkarteak, Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen barruan Heriotzaren pedagogiaren inguruko ikastaroa antolatu dugu, eta zuen ikastetxeko lan-taldearentzat interesgarria izatea nahiko genuke.
Matrikulatzeko epea ireki da. Hemen informazio guztia
Egitaraua deskargatzeko (PDF)