2020-2021 ikasturtean zehar Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioan astero heriotzari buruz hainbat gonbidatuekin hitz egindakoa entzun dezakezu hemen. IREKI MEZU HAU landutako gaien zerrenda orokorra ikusteko.
Heriotzari buruzko gida

2020-2021 ikasturtean zehar Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioan astero heriotzari buruz hainbat gonbidatuekin hitz egindakoa entzun dezakezu hemen. IREKI MEZU HAU landutako gaien zerrenda orokorra ikusteko.
Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2021-06-21)
Ikasturteari bukaera emateko, praktikak egitea proposatu genuen: Aurretiazko Borondateen Dokumentua egin eta erregistratzea, edo lehen arretako gure medikuarekin batera Aurretiazko Plangintza Partekatua osatzea. Gaurko saioan bakoitzak izandako esperientzia azaldu dugu. Grabazioa entzun eta informazio gehigarria jasotzeko, ireki mezu osoa.
Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2021-06-14)
Gonbidatua: Maddi Sanz. Musikaria eta bertso-jartzailea.
Kultur sorkuntzak balio handia dute heriotzaren inguruan, emozioak bideratzeko, eta baita ere eraldatzeko ere, duten indarragatik. Maddi Sanzek berak sortutako bertsoak partekatu eta bere esperientzia kontatu digu. Grabazioa entzuteko, ireki mezu osoa.
Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2021-06-07)
Gonbidatua: Fernando Berasain. Tanatoestetikan aditua eta Izarra Tanatorioko Baztan-Bidasoako arduraduna.
Heriotza tabu handia bada gure gizartean, hildakoaren gorpuak darama tabuaren zati handi bat. Hildakoaren gorpuaren zaintzari buruz eta heriotza naturaltasunez bizi izateari buruz hitz egin digu Fernandok. Grabazioa entzun eta informazio gehigarria jasotzeko, mezu osoa ireki.
Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2021-05-31)
Gonbidatuak:
– Maider Amenabar. Alcer Gipuzkoa elkarteko gizarte langilea.
– Miren Josune Martija. Alcer Gipuzkoa elkarteko kidea, duela 10 urte giltzurrun transplantea jaso zuen.
Organo emaileen elkarteek egiten duten lan garrantzitsuari buruz hitz egin dugu Maiderrekin. Eta Miren Josunek bere esperientzia eta eskerrona partekatu ditu. Organo emaile bihurtzeak eta gure nahia familia eta hurbilekoei adierazteak duen garrantzia azpimarratu dugu berriro ere. Grabazioa entzun eta informazio gehigarria jasotzeko, ireki mezu osoa.
Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2021-05-24)
Gonbidatua: Iker Garcia Saez. ZIUko medikua Donostia Ospitalean eta transplanteen koordinatzailea Gipuzkoan.
Organoen transplanteei esker milaka bizi salbatu ahal izaten dira urtero. Euskal Herrian herritarren arteko elkartasuna oinarri duen antolaketa publikoa eta demokratikoa dugu. Horren berri eman digu Ikerrek. Grabazioa entzun eta organo emaile izateko informazioa jasotzeko, ireki mezu osoa.
Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2021-05-17)
Gonbidatua: Araitz Bizkai. Musikaria, musika irakaslea eta heriotzaren inguruko “Pasaeran… barkatu eragozpenak” emanaldiaren sortzaileetarikoa.
Enric Benito zaintza aringarrietako adituak heriotza prozesuan dauden faseen inguruan hitzaldi batean esandakoetan oinarrituta sortu zuten musika, poesia eta umorez betetako emanaldi hau Ester Carrizok eta Araitz Bizkaik. Grabazioa entzuteko ireki mezu osoa.
Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2021-05-10)
Gonbidatua: Agurtzane Ortiz. Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanordea eta “Arreta Osoa Zainketa Aringarrietan” berezko masterraren zuzendari akademikoa da.
Zaintza aringarriak herrialde askotan medikuntzako unibertsitate espezializazioa diren arren Espainiako eta Frantziako hezkuntza sisteman ez da hala ematen eta horrez gain, sarritan, unibertsitate ikasketetan heriotzari buruzko oinarrizko ikasgairik ere ez dute izaten. Osasun langileek heriotzaren inguruan duten formazio beharrei buruz hitz egin dugu eta Agurtzanek EHUk eskaintzen duen zaintza aringarriei buruzko formazioaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Grabazioa entzun eta informazio gehigarria jasotzeko, mezu osoa ireki.
Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2021-05-03). Gonbidatua: Anjel Irastorza. Zarautz Herri Zaintzailea ekimeneko kidea eta Vinyana elkarteko sortzaileetariko kidea da.
Heriotzan lagun egiteko formazioa eskaintzen du Vinyana elkarteak. Meditazioa eta txi kung ariketak erabilita, espiritualtasunean sakondu eta hilko denaren ondoan gure ardatzean kokatuta egoteko trebetasunak lantzen dituzte. Saioa entzuteko mezu hau ireki.
Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2021-04-26)
Gonbidatua: Amaia Gozategi. Mandalara Taldeko sustatzaileetako bat da, eta Vivir un Buen Morir fundazioak eskaintzen duen formazioa ekarri du Orio eta Donostiara.
Hilko den pertsonaren aldamenean ondo egotea batzuk berez egiten dute eta beste askok ikasi egin behar dugu. Fundación Vivir un Buen Morir-ek heriotzan lagun egiteko edo bidelagun izateko oinarrizko ezagutza eskaintzen du eta herritar guztientzat eta baita osasun langileentzat ere, zabalik dago. Amaiak, formazio honen nondik norakoen berri eman dizkigu. Grabazioa entzuteko ireki mezu osoa.
Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2021-04-12)
Gonbidatua: Jaione Oribe. Musikoterapeuta MAP Institutuan eta musika irakaslea Urkide ikastetxean. Bizitzaren amaierako prozesuan eta espiritualtasunean sakondu du eta Vivir con Voz Propia elkarteko kidea da.
Musikoterapia zer den eta heriotza prozesuan nola lagundu dezaken azaldu digu Jaionek. Kultur sorkuntzek pertsonaren muinean duten eragina zein handia den irakatsi digu. Grabazioa entzuteko, zabaldu mezu osoa.
Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2021-04-12)
Gonbidatua: Iñigo Suberbiola. Etxeko ospitalizazioko medikua eta zaintza aringarrietan aditua.
Heriotza prozesuari buruz aurreko hiru irrati-tarteetan eman ditu azalpenak Iñigok, eta oraingoan, entzuleek egindako galderei erantzun die. Grabazioa entzuteko, ireki mezu osoa.
Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2021-03-29)
Gonbidatua: Iñigo Suberbiola. Etxeko ospitalizazioko medikua eta zaintza aringarrietan aditua.
Hilurreneko sedazioa zer den eta ze egoeratan ematen den azaldu digu Iñigok. Grabazioa entzun edo informazio gehigarria irakurtzeko, mezu osoa ireki.
Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2021-03-22)
Gonbidatua: Iñigo Suberbiola. Etxeko ospitalizazioko medikua eta zaintza aringarrietan aditua.
Hilurren dagoen pertsonarengan gorputzean ematen diren seinaleei buruz hitz egin digu Iñigok.
Heriotza prozesuari buruzko hiru saioetatik bigarrena da hau, eta laugarren saioan, entzuleek aurretik bidalitako galderak erantzungo ditu Iñigok. Galderak bidaltzeko, utzi mezua Euskadi Irratiko erantzungailuan:
+34 943 01 22 50. Grabazioa entzun eta informazio gehigarria irakurtzeko, mezu osoa ireki.
Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2021-03-15)
Gonbidatua: Iñigo Suberbiola. Etxeko ospitalizazioko medikua eta zaintza aringarrietan aditua.
Heriotza hurbil egon daitekeela adierazten duten seinaleak zeintzuk izan daitezkeen azaldu digu Iñigok. Grabazioa entzuteko, mezu osoa ireki.
Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2021-03-08)
Gonbidatua: Felix Zubia Olaskoaga. Donostia Ospitaleko Zainketa Intentsiboen Unitateko arduraduna. Hilurren egon diren hainbat pertsonaren aldamenean egotea suertatu zaio. Xabier Lete olerkari eta kantaria 2010ean hil zen eta bere heriotza prozesuan aldamenean izan zen. Grabazioa entzun eta informazio gehigarria jasotzeko, mezu osoa ireki.
Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2021-03-01)
Gonbidatua: Espe Laka Goikoetxea. Bere senarraren heriotza prozesuan aldamenean egon zen.
Bere senar Xabier Txakartegi, mendexarra, 78 urterekin hil zen Lekeition, 2019an.
Hilurren egon direnen aldamenean esperientzia onak izan dituztenen testigantzak jasotzen ari gara sail honetan. Espek irratian parte hartzeko gonbidapena onartu du, besteentzat lagungarri izan daitekeelakoan. Grabazioa entzuteko, ireki mezu osoa.
Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2021-02-22)
Gonbidatua: Eskarne Zubero Oleagoitia. Bere aita hil zenean bere aldamenean egon zen.
Aita Jose Luis, Alonsotegikoa, 91 urterekin hil zen 2017 urtean Bilbon.
Hilurren egon direnen aldamenean esperientzia onak izan dituztenen testigantzak jasotzen jarraitzen dugu atal honetan. Eskerrak eman nahi dizkiogu Eskarneri, irratian partekatzeko eskaera onartzearren. Grabazioa entzuteko, mezu osoa ireki.
Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2021-02-15)
Gonbidatua: Maite Lopetegi Campano. Bere amama Petri Albeniz, Donostiara egindako eibartarra, 2001ean hil zen 91 urterekin; eta bere ama Maite, 78 urterekin 2018an, Donostian. Hil ziren momentuan Maite beraien aldamenean izan zen. Grabazioa entzuteko, ireki mezu osoa.
Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2021-02-08)
Gonbidatua: Oihana Garatea Sustaeta. Bere aita Faustino, 85 urterekin hil zen 2018an. Oihana bere aldamenean egon zen.
Heriotza prozesua izaten da normalean, baina gu hilurrentasun momentuari begira jarriko gara hurrengo saioetan zehar. Albiste, zinema eta bestelakoetatik esperientzia gogorrak eta zailak jasotzen ditugu, eta horiek hala direla jakinda, hilurren izan direnen aldamenean esperientzia onak izan dituztenak elkarrizketatuko ditugu, heriotzaren tabua apurtzen lagunduko duelakoan. Gaurkoan, Oihanak bere esperientzia partekatu digu eskuzabaltasun osoz. Grabazioa entzun eta informazio gehigarria izateko, ireki mezu osoa.
Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2021-02-01)
Gonbidatua: Marta Barandiaran. Medikua eta DMD. Heriotza Duinerako Elkarteko kidea.
Espainian laster onartuko den legearen ezaugarriei buruz hitz egin dugu Martarekin. Grabazioa entzun eta informazio gehigarria irakurtzeko, mezu osoa zabaldu.
Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2021-01-25)
Gonbidatua: Emilio Lopez Adan. Medikua eta idazlea. Eutanasiaren inguruan gogoeta sakona egina du, besteak beste.
Ipar Euskal Herrian eutanasia edo lagundutako suizidioa jasotzeko eskubidea zertan dagoen hitz egin dugu. Belgikako egoera ere azaldu digu. Grabazioa entzun eta informazio gehigarria jasotzeko, ireki mezu osoa.
Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2021-01-18)
Gonbidatua: Iñaki Olaizola. Ingeniaria eta antropologian doktorea. Borondatezko heriotzaren inguruan Euskal Herrian izandako bilakaera aztertu zuen bere tesian.
Borondatezko heriotza zer den eta kulturalki nola zigortu den azaldu digu Iñaki Olaizolak. Grabazioa entzun eta informazio gehigarria irakurtzeko, ireki mezu osoa.
Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2021-01-11)
Eutanasia zer den eta zer ez den argitzen saiatu gara. Nahasmen handia dago terminologia aldetik eta adostasunik ere batzuetan ez da eutanasiaren definizioan. Oinarrizko elementuak eskaini eta herrialde ezberdinetan dagoen egoera azaldu da. Grabazioa entzun eta informazio gehigarria ikusteko ireki mezu osoa.
Gonbidatua: Koldo Martinez. Zainketa intentsiboetako medikua eta bioetikan aditua da, besteak beste.
Bioetika zer den azaldu dugu, eta bizitzaren (eta heriotzaren) duintasuna eta errespetua zainduko dituzten erabakiak hartzeko metodologiaz eta zaindu beharreko printzipioez aritu gara. Irrati-tartea entzuteko, zabaldu mezu osoa.
Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2020-12-28)
Gonbidatua: Iñaki Peña. Medikua eta zaintza aringarrietan aditua. Zinema zuzendari bezala, heriotzaren inguruko film-trilogia osatu du: Aulki hutsak; S(u/a)minetik bakera; eta Mendian hil. Hirian hil.
2020ko Mendifilm festibalean euskarazko film onenaren saria eskuratu du Mendian hil. Hirian hil dokumentalak. Sorkuntza lan honi buruz hitz egin dugu Iñakirekin eta heriotzaren inguruko hainbat gogoeta partekatu ditu. Grabazioa entzun eta informazio gehigarria jasotzeko ireki mezu osoa.
Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2020-12-21)
Gonbidatua: Ainhoa Arburua. Psikologoa eta gaixotasun mental grabeetan aditua. Hainbat espezialitate garatu ditu, eta besteak beste, doluan aditua da.
Gabonak garai zaila izaten da sarri doluan daudenentzat, eta hainbat herrietan antolatzen diren “Gabonak dira… eta aulki bat hutsik” hitzaldiek doluan adituak direnen aholkuak eta dolua pasatu dutenen esperientziak eta testigantzak biltzen dituzte. Hitzaldi hauei buruz eta gabonetarako kontutan hartzeko klabe batzuei buruz hitz egin dugu Ainhoarekin. Informazio gehigarria jasotzeko ireki mezu osoa. Grabazioa entzun eta informazio gehigarria jasotzeko ireki mezu osoa.
Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2020-12-14)
Gonbidatua: Ziortza Karrantza. Psikologoa eta doluan aditua. Gurenduz zentroko kidea da, eta Gurutzetako etxeko ospitalizazio pediatrikoetako lan-taldean jardun zuen.
Haurrentzat bideratutako zaintza aringarrien ezaugarriei buruz eta hauek duten garrantzi handiari buruz hitz egin dugu. Euskal Herrian garatu behar den alorra da. Grabazioa entzun eta informazio gehigarria jasotzeko, mezu osoa ireki.
Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2020-12-07)
Gonbidatua: Ana Arrieta. Lehen arretako medikua da Gasteizen. Zaintza aringarrietan aditua ere bada, eta Aurretiazko borondateen dokumentua osatzen eta pazienteekin erabakien aurretiazko planifikazioan ere dihardu.
Pazientearen autonomiaren eskubidean oinarritzen da “Aurretiazko Borondateen Dokumentua”. Norbera komunikatzeko gai ez denean, osasun sistemako langileek gure borondatea ezagutzeko tresna bat da, legez bete behar dutena. Dokumentua tresna bat da, baina bertan jasotakoak hurbilekoenek ezagutu behar dute, eta batez ere, osasun langileek pazienteekin harremanean “Erabakien Aurretiazko Planifikazioa” edo “Arretaren Planifikazio Partekatua” prozesua garatu behar dute, pertsona horren nahiak eta ezaugarriak ondo ezagutu eta berarentzat heriotza duina dena ziurtatu ahal izateko. Guzti honetaz jardun dugu gaurko irrati tartean. Irrati-tartea entzuteko eta informazio gehigarria jasotzeko, mezu osoa ireki.
Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2020-11-30)
Gonbidatua: Arantxa Iraola. Kazetaria. Berria egunkariko gizarte sailean dihardu lanean. Heriotzaren inguruko gaiak ertz ugaritik sakondu ditu.
Euskal Herrian, hiru administrazioetako osasun sistemen bidez eskaintzen diren zainketa aringarrietako zerbitzuen egoera aztertu dute erreportaje batean Arantxa Iraolak eta Oihana Teyseyre Koskarat kazetariek. Zaintza aringarrietako formazio gabezia eta espezializazio falta ere agertu dira beraien erreportajean. Irrati-tartea entzuteko eta informazio gehigarria jasotzeko, ireki mezu osoa.