#33 Heriotzan lagun egiteko formazioa. Vivir un Buen Morir

Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2021-04-26)

Gonbidatua: Amaia Gozategi. Mandalara Taldeko sustatzaileetako bat da, eta Vivir un Buen Morir fundazioak eskaintzen duen formazioa ekarri du Orio eta Donostiara.

Hilko den pertsonaren aldamenean ondo egotea batzuk berez egiten dute eta beste askok ikasi egin behar dugu. Fundación Vivir un Buen Morir-ek heriotzan lagun egiteko edo bidelagun izateko oinarrizko ezagutza eskaintzen du eta herritar guztientzat eta baita osasun langileentzat ere, zabalik dago. Amaiak, formazio honen nondik norakoen berri eman dizkigu. Grabazioa entzuteko ireki mezu osoa.

#03 Heriotzaz hitz egiteko. Dando Vida a la Muerte jaialdia

Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2020-09-21)

Gonbidatuak:
– Amaia Gozategi. Mandalara Taldeko idazkari eta koordinatzailea, eta Dando Vida a la Muerte jaialdiaren antolatzaileetariko bat.
– Irene Elorza. Kultur eragilea eta Before I Die, Hil Aurretik ekimena lehenengoz Euskal Herrira ekarri zuen antolatzailea.

Heriotzaren inguruan Dando Vida a la Muerte  jaialdia antolatuko da,  2020ko azaroaren lehen astean. Herrietan heriotzaren inguruko ekintzak antolatzeko gonbidapena luzatu dute. Irrati-tartea entzuteko ireki mezu osoa.