#41 Praktikak. Aurretiazko borondateen dokumentua egitea

Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2021-06-21)

Ikasturteari bukaera emateko, praktikak egitea proposatu genuen: Aurretiazko Borondateen Dokumentua egin eta erregistratzea, edo lehen arretako gure medikuarekin batera Aurretiazko Plangintza Partekatua osatzea. Gaurko saioan bakoitzak izandako esperientzia azaldu dugu. Grabazioa entzun eta informazio gehigarria jasotzeko, ireki mezu osoa.

#14 Heriotzaren inguruko eskubideak. Aurretiazko Borondateen Dokumentua

aurretiazko borondateen dokumentua

Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2020-12-07)

Gonbidatua: Ana Arrieta. Lehen arretako medikua da Gasteizen. Zaintza aringarrietan aditua ere bada, eta Aurretiazko borondateen dokumentua osatzen eta pazienteekin erabakien aurretiazko planifikazioan ere dihardu.

Pazientearen autonomiaren eskubidean oinarritzen da “Aurretiazko Borondateen Dokumentua”. Norbera komunikatzeko gai ez denean, osasun sistemako langileek gure borondatea ezagutzeko tresna bat da, legez bete behar dutena. Dokumentua tresna bat da, baina bertan jasotakoak hurbilekoenek ezagutu behar dute, eta batez ere, osasun langileek pazienteekin harremanean “Erabakien Aurretiazko Planifikazioa” edo “Arretaren Planifikazio Partekatua” prozesua garatu behar dute, pertsona horren nahiak eta ezaugarriak ondo ezagutu eta berarentzat heriotza duina dena ziurtatu ahal izateko. Guzti honetaz jardun dugu gaurko irrati tartean. Irrati-tartea entzuteko eta informazio gehigarria jasotzeko, mezu osoa ireki.