#26 Hilurren egon direnen aldamenean izandako esperientzia onak. “Denok inguruan geundela hil zen”

Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2021-03-01)

Gonbidatua: Espe Laka Goikoetxea. Bere senarraren heriotza prozesuan aldamenean egon zen.
Bere senar Xabier Txakartegi, mendexarra, 78 urterekin hil zen Lekeition, 2019an.

Hilurren egon direnen aldamenean esperientzia onak izan dituztenen testigantzak jasotzen ari gara sail honetan. Espek irratian parte hartzeko gonbidapena onartu du, besteentzat lagungarri izan daitekeelakoan. Grabazioa entzuteko, ireki mezu osoa.