#22 Eutanasia jasotzeko eskubidea. Espainiako legea

Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2021-02-01)

Gonbidatua: Marta Barandiaran. Medikua eta DMD. Heriotza Duinerako Elkarteko kidea.

Espainian laster onartuko den legearen ezaugarriei buruz hitz egin dugu Martarekin. Grabazioa entzun eta informazio gehigarria irakurtzeko, mezu osoa zabaldu.

#21 Eutanasia jasotzeko eskubidea Ipar Euskal Herrian. Frantzia eta Belgika

Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2021-01-25)

Gonbidatua: Emilio Lopez Adan. Medikua eta idazlea. Eutanasiaren inguruan gogoeta sakona egina du, besteak beste.

Ipar Euskal Herrian eutanasia edo lagundutako suizidioa jasotzeko eskubidea zertan dagoen hitz egin dugu. Belgikako egoera ere azaldu digu. Grabazioa entzun eta informazio gehigarria jasotzeko, ireki mezu osoa.

#20 Heriotzaren inguruko eskubideak. Borondatezko heriotza

Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2021-01-18)

Gonbidatua: Iñaki Olaizola. Ingeniaria eta antropologian doktorea. Borondatezko heriotzaren inguruan Euskal Herrian izandako bilakaera aztertu zuen bere tesian.

Borondatezko heriotza zer den eta kulturalki nola zigortu den azaldu digu Iñaki Olaizolak. Grabazioa entzun eta informazio gehigarria irakurtzeko, ireki mezu osoa.

#19 Heriotzaren inguruko eskubideak. Eutanasia

Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2021-01-11)

Eutanasia zer den eta zer ez den argitzen saiatu gara. Nahasmen handia dago terminologia aldetik eta adostasunik ere batzuetan ez da eutanasiaren definizioan. Oinarrizko elementuak eskaini eta herrialde ezberdinetan dagoen egoera azaldu da. Grabazioa entzun eta informazio gehigarria ikusteko ireki mezu osoa.

#11 Heriotzaren inguruko eskubideak. “Hil nahi dut”

Heriotzaren inguruko eskubideak

Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2020-11-16)

Gonbidatua: Alazne Belar. Erizaina, zaintza aringarrietan aditua. Nafarroako Unibertsitatean ATLANTES proiektuan ari da lanean. 2019an aurkeztu zuen tesia, gaixoen hiltzeko gogoaren atzean dauden arrazoiak aztertuz, eta egun ere gai horren inguruan ikertzen dihardu.

Heriotzaren inguruko eskubideen inguruan jardun dugu: Zaintza aringarriak jasotzeko eskubideaz eta eutanasiarako eskubideaz. Alaznek bere tesiaren inguruan agertutakoen berri eman digu. Grabazioa entzuteko eta informazio gehigarria ikusteko, ireki mezu osoa.