#35 Heriotzaren inguruko formazioa osasun langileentzat

Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2021-05-10)

Gonbidatua: Agurtzane Ortiz. Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanordea eta “Arreta Osoa Zainketa Aringarrietan” berezko masterraren zuzendari akademikoa da.

Zaintza aringarriak herrialde askotan medikuntzako unibertsitate espezializazioa diren arren Espainiako eta Frantziako hezkuntza sisteman ez da hala ematen eta horrez gain, sarritan, unibertsitate ikasketetan heriotzari buruzko oinarrizko ikasgairik ere ez dute izaten. Osasun langileek heriotzaren inguruan duten formazio beharrei buruz hitz egin dugu eta Agurtzanek EHUk eskaintzen duen zaintza aringarriei buruzko formazioaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Grabazioa entzun eta informazio gehigarria jasotzeko, mezu osoa ireki.

#34 Heriotzan lagun egiteko formazioa. Vinyana

Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2021-05-03). Gonbidatua: Anjel Irastorza. Zarautz Herri Zaintzailea ekimeneko kidea eta Vinyana elkarteko sortzaileetariko kidea da.

Heriotzan lagun egiteko formazioa eskaintzen du Vinyana elkarteak. Meditazioa eta txi kung ariketak erabilita, espiritualtasunean sakondu eta hilko denaren ondoan gure ardatzean kokatuta egoteko trebetasunak lantzen dituzte. Saioa entzuteko mezu hau ireki.

#33 Heriotzan lagun egiteko formazioa. Vivir un Buen Morir

Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2021-04-26)

Gonbidatua: Amaia Gozategi. Mandalara Taldeko sustatzaileetako bat da, eta Vivir un Buen Morir fundazioak eskaintzen duen formazioa ekarri du Orio eta Donostiara.

Hilko den pertsonaren aldamenean ondo egotea batzuk berez egiten dute eta beste askok ikasi egin behar dugu. Fundación Vivir un Buen Morir-ek heriotzan lagun egiteko edo bidelagun izateko oinarrizko ezagutza eskaintzen du eta herritar guztientzat eta baita osasun langileentzat ere, zabalik dago. Amaiak, formazio honen nondik norakoen berri eman dizkigu. Grabazioa entzuteko ireki mezu osoa.