#15 Heriotzaren inguruko eskubideak. Haurrentzako zaintza aringarriak

Zaintza aringarri pediatrikoak

Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2020-12-14)

Gonbidatua: Ziortza Karrantza. Psikologoa eta doluan aditua. Gurenduz zentroko kidea da, eta Gurutzetako etxeko ospitalizazio pediatrikoetako lan-taldean jardun zuen.

Haurrentzat bideratutako zaintza aringarrien ezaugarriei buruz eta hauek duten garrantzi handiari buruz hitz egin dugu. Euskal Herrian garatu behar den alorra da. Grabazioa entzun eta informazio gehigarria jasotzeko, mezu osoa ireki.

#06 Heriotzaz haurrekin. Heriotzaren pedagogia

Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2020-10-12).

Gonbidatua: Naroa Martinez. Irakaslea eta psikopedagogoa, heriotzaren pedagogian aditua da. Heriotza Haurrekin egitasmoaren sortzailea.

Haurrekin heriotzaz hitz egitearen garrantzia azaldu du, adin bakoitzaren berezitasunak zainduta. Hezkuntzan heriotzaren pedagogia txertatu beharra azpimarratu du. Irrati-tartea entzuteko eta informazio gehigarria jasotzeko ireki mezu osoa.