#09 Heriotzaz osasungintzan. Osasun langileen formazio eta aholkularitza beharrak

Osasun langilea

Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2020-11-09)

Gonbidatua: Mirentxu Goienetxe. Doluan espezializatutako terapeuta da eta Elizondoko Izarra beilatokiko kolaboratzailea da. Doluan laguntzeko zerbitzua eskaintzen du.

Heriotza eta doluaren inguruko komunikazioa zein zaila den eta osasungintzako langileek heriotzaren inguruan behar duten formazioaz eta aholkularitzaz jardun dugu. Irrati-tartearen grabazioa entzuteko eta informazio gehigarria ikusteko ireki mezu osoa.

#08 Heriotzaz osasungintzan. Gaixo eta familiekin komunikazioa

Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2020-10-26).

Gonbidatua: Maria Arantzamendi. Erizaina. Zainketa Aringarrietako arloan ikerketan dihardu, Nafarroako Unibertsitatean. ATLANTES proiektuan lan egiten du, Instituto Cultura y Sociedad ikerketa zentroan. Zainketa aringarrietako balioak eta gaixoen eta familien ikuspegiak aztertzen ari da.

Osasungintzan gaixoarekin, eta bere familiarekin, heriotzaz nola hitz egin den eta hitz egin behar den izan dugu hizpide. “Isiltasun ituna”, “Onartu daitekeen egia” eta beste hainbat kontzeptu agertu dira elkarrizketan zehar.  Irrati-tartea entzuteko ireki mezu osoa.