#10 Heriotza eta kultur sorkuntzak. Pailazoak
Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2020-11-09).
Gonbidatua: Joxemari Agirretxe “Porrotx”. Pailazoa, euskaltzalea eta ekintzailea. Euskararen inguruan bide oparoa egin duen sortzailea. Pirritx, Porrotx eta Marimotots taldeko kidea eta Bizipoza elkargunearen sortzaileetarikoa.
Heriotzaren inguruan kultur sorkuntzek duten garrantzia handia da, eta haurrekin heriotzaz hitz egiteko eta beraiek modu naturalean bizi ahal izateko, kultur sorkuntzek indar handia dute. Gaurko saioan, Pirritx Porrotx eta Marimototsen ikuskizun berriak heriotzaren gaia ardatz duela baliatuz, haurrak eta heriotzaren inguruko hainbat kontu aipatu ditugu. Grabazioa entzuteko mezu osoa zabaldu.